Black metal sinfoniko
Black metal sinfonikoa teklatuak eta elementu sinfonikoak dituen black metalaren azpigenero musikala da. Black metal melodikoaren antza handia dauka nahiz eta espezialista batzuek azken kategoria hori ez onartu. Teklatuen erabilera eta orkestrazioak dira azpigeneroaren ezaugarri bereizgarriak.
Mlack metal sinfonikoak Black metalarekin alderatuta, konplexutasun musikal handiagoa du; oro har, eskala harmoniko txikiagoa hartzen du, melodia konplexuak, baina normalean black metalaren picking tremolo klasikoarekin. Elementu ambiental oso aberatsak jasotzen ditu.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laurogeiko hamarkadaren amaierako eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako black metal norvegiarrean du jatorria: Talde hauek koruak eta elementu sinfonikoak gehitzen dituzte haien lanetan.
Beren musikan elementu klasikoak, orkestralak eta operistikoak txertatzen dituzten muturreko metalen lehenengo bandak hauek dira: Mekong Delta, Bulldozer Neurodeliri (1988) albumean,[2] Believer Sanity Obscure (1990) eta Dimensions (1993) albumetan, Master's Hammer Ritual (1991) albumean [3] eta Jilemnický okultist (1993) albumetan eta Sigh taldea Scorn Defeat lehenengo albumean (1993).
Taldeen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen mundu osoko talde batzuk:[4]
Taldea | Herrialdea | Sortze urtea |
---|---|---|
Abigail Williams | AEB | 2005 |
Anorexia Nervosa | Frantzia | 1995 |
Apostasy | Suedia | 2000 |
Bal-Sagoth | Ingalaterra | 1989 |
Banshee | AEB | 2018 |
Bishop of Hexen | Israel | 1994 |
Carach Angren | Herbehereak | 2003 |
Carpathian Forest | Norvegia | 1992 |
Catamenia | Finlandia | 1995 |
Chthonic | Taiwan | 1995 |
Cradle of Filth | Ingalaterra | 1991 |
Crimson Moonlight | Suedia | 1997 |
Darzamat | Polonia | 1995 |
Demonic Resurrection | India | 2000 |
Diabolical Masquerade | Suedia | 1993 |
Dimmu Borgir | Norvegia | 1993 |
Dragonlord | AEB | 2000 |
Emperor | Norvegia | 1991 |
Equilibrium | Alemania | 2001 |
Graveworm | Italia | 1992 |
Havoc Unit | Finlandia | 1995 |
Hecate Enthroned | Ingalaterra | 1993 |
Kekal | Indonesia | 1995 |
Lemuria | Belgika | 2001 |
Limbonic Art | Norvegia | 1993 |
Obtained Enslavement | Norvegia | 1989 |
Old Man's Child | Norvegia | 1993 |
Opera IX | Italia | 1988 |
Samsas Traum | Alemania | 1996 |
Shade Empire | Finlandia | 1999 |
Stormlord | Italia | 1991 |
Tiamat | Suedia | 1988 |
Tvangeste | Errusia | 1996 |
Twilight Ophera | Finlandia | 1996 |
Vaakevandring | Norvegia | 1999 |
Vardøger | Norvegia | 1994 |
Vesania | Polonia | 1997 |
Welicoruss | Errusia | 2005 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://metalgarrasia.wordpress.com/2016/02/09/metal-garrasia-140-oceans-red-eta-elffor/
- ↑ Bulldozer. "They came into this world with hatred … and with hatred they will depart !" In: Tales of the Macabre, Nr. 5.
- ↑ Rock Hard - MASTER´S HAMMER - The Jilemnice Occultist (German)
- ↑ https://www.last.fm/es/tag/symphonic+black+metal/artists
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):"Symphonic Black Horde: un Oskorei majestuoso".
- (Gaztelaniaz):Top 10 Youtuben.